Oinarrizko sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 10a

Irailaren 24tik 28ra izango da ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara.

DYAk oinarrizko sorospen ikastaroa antolatu du. 10 orduko ikastaroa izango da, eta irailaren 24tik 28ra egunero izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. Iturribide kaleko DYAren egoitzan izango dira saioak, eta 40 euroko kostua izango du.

Egunerokoan topatu daitezken arrisku nagusiak landuko dituzte ikastaroan, eta hauei nola aurre egin ikasiko dute: bihotz-birika susperketak, zauriak, erredurak... Ikasle kopurua mugatua izango da, ikastaroaren kalitatea bermatzearren. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943-46 46 22 telefono zenbakira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide