Aner Peritz bigarren Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 10a

Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren Zakila maite zuena lanak lortu du lehenengo saria helduen mailan.

Aner Peritzek bigarren saria irabazi du Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan, gazteen mailan. Garaipena Maddi Aiestaran beasaindarrak lortu du Kale beltza lanarekin, eta helduen mailan, berriz, Ekaitz Goikoetxeak lortu du lehen saria. Gaztetxoen mailan, azkenik, Oinatz Aramendi zumarragarra izan da irabazlea.

Sari banaketa Ordiziako Barrena Kultur Etxean egin dute, 12:00etan. Bertan izan dira Lazkao Txikiren ilobak, besteak beste. Irabazleek euren bertsoak kantatu dituzte sariak jaso ondoren. Sari banaketaren ostean, otordutxoa egin dute Argi Berri Elkartean.

IRABAZLEAK:

HELDUAK (18 urtetik gorakoak)
1. Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain): Zakila maite
zuena
2. Aitor Albistur Pulido (Orereta): Zapla!
3. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia): Despedida

GAZTEAK (14-18 urte bitartekoak)
1. Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain):  Kale beltza
2. Aner Peritz Manterola (Zarautz): Biriketan
3. Desert

GAZTETXOAK (13 urte artekoak)
1. Oinatz Aramendi Plazaola (Zumarraga)
2. Aner Azurmendi Beain (Zaldibia)
3. Ane Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide