Orga Lehiaketara aurkeztutako orgak ederrak izan direla aipatu du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak. Horregatik, erabakia hartzeko lanak izan dituztela nabarmendu du, "oso lehiatua izan da". Azkenean, lehen hiru sariak banatzeaz gain, beste bi sari berezi ematea erabaki dute epaimahaiko kideek. Hamalau orga aurkeztu dira Euskal Jai Egunean hirugarren urtez egin den lehiaketara. Parte hartzaile guztiek 100 euroko sari bana jaso dute, gaur 13:30 aldera Lege Zaharren Enparantzan egin den sari banaketan. Xabier Txurruka alkatearen eta Iban San Martin zinegotziaren eskutik jaso dituzte sariak.
150na euroko sari bereziak jaso dituztenak izan dira: Pako Astigarraga eta Urko Larburu.
Hiru sari nagusiak:
1. Iñigo Arrillaga, Garo meta orgarekin. 300 euroko saria.
2. Iñigo Itsaso, Euskal tonbola orgarekin. 200 euroko saria.
3. Thelia Illarramendi, Uzta izeneko orgarekin. 150 euroko saria.