Aitor Salegik jantzi du aurtengo Lizardi Bertsolari Gazteen Sariketako txapela. Eta haren atzetik bigarren Eli Pagola hernaniarrak egin du, eta hirugarren Aratz Igartzabal gabiriarrak.
Bertsolari txapelketako finala atzo, ostirla, iluntzean jokatu zen Gaztelekuko frontoian. Bertan, sei bertsolarik kantatu zuten: Salegi, Pagola eta Igartzabalez gainera, Txaber Altube abadiñoarra, Imanol Irasuztabarrena alegiarra eta Imanol Uria algortarra aritu ziren.