'Handia' ez dute aukeratu Oscar sarietarako

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 7a

Abuztuan, Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko Zinema Akademiak aukeratutako hiru filmak zeintzuk ziren argitaratu zen. Hiru ziren hautagaiak: Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma, Asghar Farhadiren Todos lo saben eta Javier Freserren Campeones. Atzo jakinarazi zuten Campeones aukeratu dutela. Dena den, Handia filma European Film Awards sarietarako ere izendatua izan da, eta beste 48 film europarrekin lehiatuko da sari nagusia eskuratzeko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide