Ibai Esoain: "Anguletara joandakoan izandako bizipenak kontatu ditut bertsotan"

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 7a

Asteartean jaso zuen Ibai Esoainek Basarri Saria Zarautzen. (Zarauzko Hitza)

Ibai Esoainek XXXVIII. Basarri Saria irabazi du, eta asteartean jaso zuen bertsopaper lehiaketako saria Zarautzen. Hona hemen Karkarak egindako elkarrizketa. 

34. Basarri Sariketako lehen saria irabazi berri duzu. Ezustean harrapatu al zaitu berriak?
Normalean horrelako sariak ez dira espero, eta ezusteko pozgarria izan zen. Basarri Saria irabazten dudan lehen aldia izan da. Duela hiru bat urte igeldoar batekin bertso sorta egin eta Basarri bertsopaper lehiaketara bidali genuen. Bigarren saria eskuratu genuen, baina haren izenean aurkeztu genituenez, lehiaketa honetan saria irabazi dudan lehen aldia izan da.

‘Siga Saga’ izeneko bertso sortarekin irabazi duzu. Espresuki Basarri Sariketarako sortu al zenituen bertsoak?
Angulei buruzko pare bat bertso buruan nituen, eta Basarri Saria lehiaketa garrantzitsua denez, gaia sakonago landu eta bertso sorta aurkeztea erabaki nuen. Berriz ere bertso berriak sortzeko aitzakia polita izan da Basarri Saria.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide