Euskal Asteko egitarauaren barruan, atzo arratsaldean izan zen Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, Zinema pilotalekuan. June Elortzak (Azpeitia) eta Eneko Sarasuak (Azkoitia) irabazi zuten, eta Itziar Bastida eta Arnaitz Lizartzak bigarren egin zuten. Aner Kerejeta eta Ane Kerejeta azpeitiarrek hirugarren postua eskuratu zuten. 12 urtetik beherako onenak Danele Atxukarro eta Endika Osa izan ziren, eta tradizioa ondoen errespetatu izanaren saria Irati Lopez eta Gorka Granadok irabazi zuten.