Euskal Astea 2018

Gaueko autobus zerbitzu berezia prestatu dute Euskal Jai Egunerako

Urola Kostako Hitza 2018ko ira. 8a, 13:00

Igandean, irailak 9, Euskal Jai Eguna ospatuko da. Zarauztik eskualdeko zenbait herritara itzultzeko, gaueko autobus zerbitz berezia jarri du Lurraldebusek. Batetik, Zarauztik Azkoitirako UK03 linea indartuko dute igandean, eta Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo du geldialdia.

Bestetik, UK49G linea indartuko dute, eta zerbitzu berezia izango da Getariara eta Zumaiara joateko ere. Hain zuzen ere, 00:30ean, 01:30ean, 02:30ean, 04:30ean, 05:30ean, 06:30ean eta 07:30ean irtengo du autobusak Zarauzko San Pelaioko geltokitik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide