Aurtengo Euskal Jai eguna berezia izango da Alproja antzerki taldearentzat. 40. urteurrena izango dute. Ospatzeko, bereziki mimatutako antzerkia eskainiko dute igandean Munoa plazan, 12:00etan: 40 sinfonia. Urteroko egitarauan nahitaezko tartea irabazia dauka dagoeneko Alproja taldearen antzezlanak, Euskal Jai eguneko beste hainbat ekitaldiren moduan: orga lehiaketa, Goiztiarrak taldea, Larrain Dantza herrikoia... .
Antzezlanaren bereizgarri izaten da amaieran denek batera egin ohi duten dantza, baina aurtengoan, emanaldiaren erdia baino gehiago musikatua izango dela aurreratu du Beñat Intxauspe aktoreak. «Argumentu oso sinple baten gainean idatzitako lana da, ulerterraza. Istorioan baino, ikuskizunean jarri ditugu indarrak, jendeak ikusiz eta entzunez goza dezan». Horretarako, abesti ezagun batzuk eta zenbait pelikula musikatutako abestiak moldatu dituzte herriko gaietara ekarriz, eta bertako eguneroko bizitzan topa daitezkeen egoera ezberdinak irudikatuko dituzte musikaz baliatuz. «Opari bat da, gozatzea da helburua».
Berritzailetik izango duen arren, tradizioari eutsiz, urteroko zenbait elementu mantenduko dituzte. Galtxagorriak oholtza gainean izango dira, eta betiko ibilbidea egingo dute 11:45ean San Inazio kaletik abiatuta Munoa plazaraino, txistularien laguntzaz. Ekainean hasi ziren entseatzen, eta gaur arte gogor jardun dute lanean. Inoiz baino herritar gehiago igoko dira oholtzara aurtengoan, zehazki 80 lagun: 50 heldu eta 30 ume, hain zuzen ere.
Gaur, irailak 7, ostirala:
- 19:45. Preso eta iheslariak etxera, Eguzki parean.
- 20:00. Tio Teronen semeak emanaldia, Munoan.
- 20:00. Txosnen irekiera.
- 22:00. Bertsolari Gazteen XLII. Lizardi Sariaren finala, Gaztelekuko frontoian.
- 22:00. Kontzertuak, txosnagunean: Z-Boage eta Eztanda.
Bihar, irailak 8, larunbata:
- 12:00. Kantu-jira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin, Lege Zaharren enparantzatik.
12:30. Txalaparta erromeria, Lege Zaharren enparantzan.
18:00. Txalaparta herrian zehar.
19:00. Dantzaldia Alaken taldearekin, Musika plazan.
20:00. Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du, Frantziskotarren elizan.
Etzi, irailak 9, igandea:
- 07:00. Diana kaleetan zehar.
- 08:00. Antzinako ohiturak berreskuratuz, garai bateko pertsonaiak irudikatuko ditu Goiztiarrak taldeak kalez kale.
- 08:30. Txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak, kalez kale.
- 10:30. Meza Nagusia, Zarautz Abesbatzak abestuta, Frantziskotarren elizan. Ondoren, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak, Frontoi Txikin.
- Goizean. Hamaiketako autogestionatua, Putzuzulo gaztetxean.
- 11:45. Alproja taldearen irteera: San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa.
- 12:00. 40 sinfonia antzezlana, Alprojaren eskutik, Munoan.
- Eguerdian. Erromeria Musika plazan eta udaletxe aurrean.
- 13:00. Euskaraokea Joxe Mendizabalekin, Munoan.
- 13:30. Karro lehiaketaren sari banaketa, udaletxe aurrean.
- 14:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia, Musika plazan.
- 15:00. Elektrotxufla elektrotxaranga Munoatik.
- 17:30. Kalejira Musika plazatik Iñurritzara.
- 17:30. Kontzertuak Putzuzulo gaztetxean: Hägëndäs eta Paniko.
- 18:00. Haurren txokoa, Iñurritzan: tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak etab.
- 18:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, Iñurritzako zelaian.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Tiktara, Revolta Permanent, Bide batez eta DJ Jotatxo.
- 20:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Iñurritzan.
- 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.
- 22:30. Erromeria trikitilariekin, Musika plazan.
- 23:00. Dantzaldia Oxabi taldearekin, Munoan.