"Artelan-kopuru parietal handia ikuskatu ondoren, Marc Azéma zuzendari eta arkeologo prestigiotsuak, historiaurreko gizakiak, gaur eguneko gizakiaren irudi eta mugimenduaren lilura bera sentitzen zuela erakusten digu. Erokeria al da esatea zinema duela 20.000 urte, Paleolitikoan asmatu zela? Arte paleolitikoaren grabatuen irakurketa berri batek, historiaurreko artistek haitzuloetako paretetan irudikatutako animalien mugimendua deskonposatzen zutela proposatzen du; hau da, modu primitiboan, animazio-filmak egiten zituztela. Gai zirela, azken finean, narrazioak irudikatzea eta soinuez eta irudiez lagunduz istorioak kontatzea."