Euskal Astea 2018

Eguraldia dela eta, Putzuzulon izango dira Euskal Jaietako biharko ekimenak

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 4a, 13:28

Terra Incognita taldea. (Terra Incognita)

Herri afaria, 'Hondarrak' dokumentalaren emanaldia eta Terra Incognita taldearen kontzertua antolatu dituzte, Putzuzulo Gaztetxean.

Biharko, Arrona Zaharreko txosnagunean zenbait ekimen iragarri zituen Danda Gazte Asanbladak. Dena den, eguraldi txarra dela eta, egitaraua Putzuzulo Gaztetxera mugitzeko erabakia hartu dute. Ordutegia mantendu egingo da.

Hona hemen egitaraua:

  • 21:00. Herri afaria, Jantoki Beganoaren eskutik.
  • 22:30. 'Hondarrak. Erlojupeko desjabetze baten kronika' dokumentalaren estreinaldia.
  • 23:00. Terra Incognita taldearen kontzertua.
Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide