Duela bi urte, Ione Saizar argazkilari zarauztarrak IV. Daniel Txopitea Sorkuntza Beka irabazi zuen, 20800 izeneko proiektuarekin. Zarauzko posta kodeari egiten zion erreferentzia, eta bere asmoa zen sorterriaren memoria eta kontaketa fotografiko bat egitea. Orain, proiektu horretarako ateratako argazkiak Torre Luzean daude ikusgai, irailaren 9ra arte.