Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 3a

Adin txikiko batek Zarautzen jasandako sexu eraso baten inguruko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Pasa den asteburuan gertatu zen ustezko erasoa, eta Ertzaintzak adierazi du ikerketa lanak martxan jarri dituztela, salaketarik jaso ez duten arren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide