Atzo, larunbata, jaso zuten Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria Ainara Sarasketa azkoitiarrak eta Arantxa Vicedo donostiarrak. Duela zazpi urte Batukada Feminista proiektua jarri zuten martxan biek, eta Jaizkibel konpainiak egindako lana aitortu die sariaren bidez.
Euskal Herriko Batukada Feministaren sortzaileetakoak izateaz gain, Zarakatun Zarauzko batukada feministako irakasleak ere badira.
Hondarria Berdintasunaren Hiria sariaren IV. edizioa izan da aurtengoa, eta Batukada Feministak "jai giroa sortzeaz gain, emakumeei boza, ahalmena eta alaitasuna" eman dizkiola azaldu zuen Jaizkibelek saria nortzuk jasoko zuten jakinarazi zuenean.