Lizardi Sariek badituzte bertsolari finalistak

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 1a

Irasuztabarrena, artxiboko irudian (Ataria.eus)

Sei bertsolarik jokatuko dute Lizardi Bertsolari Gazteen Sariko finala. Atzo gauean izan zen bigarren kanporaketa, eta Imanol Irasuztabarrenak lortu zuen puntu gehien saio horretan.

Txaber Altube abadiñoarra eta Imanol Irasuztabarrena alegiarrak zuzenean lortu dute Lizardi Sariko finalerako txartela. Izan ere, osteguneko eta ostiraleko kanporaketetako garaileak izan ziren hurrenez hurren.

Bertso finalean abestuko duten beste lau bertsolariak hauek dira: Imanol Uria (Algorta, Getxo), Aratz Igartzabal (Gabiria), Eli Pagola (Hernani) eta Aitor Salegi (Zestoa).

Finala irailaren 7an jokatuko da, 22:00etan, Gaztelekuko frontoian. Sarrera 3 euro kostako da, eta aurrez salgai egongo dira Turismo Bulegoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide