Euskal Astea 2018

Hiru dantza txapelketa jokatuko dira Euskal Astearen barruan

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 1a, 09:37

Iazko Binakako Dantza Txapelketako une bat (Aritz Mutiozabal).

Euskal Astearen egitarauaren barruan, hiru dantza txapelketa antolatu dituzte: 30. Aurresku Txapelketa, Helduen Binakako Dantza Txapelketa, eta Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Hirurak Lege Zaharren enparantzan jokatuko dira, eguraldia lagun bada.

Euskal Asteko aurreneko dantza txapelketa bihar larunbata (irailak 1) jokatuko da, 11:30ean hasita. 30. Aurresku Txapelketa izango da biharkoa. Bertan zazpi dantzarik parte hartuko dute. Iazko aurresku txapelketaren irabazlea Iker Sanz izan zen gizonezkoetan eta Katerin Artola emakumezkoetan. Aurtengoan Sanzek ez du parte hartuko, baina Artola dantzari oiartzuarra ariko da dantzan.

XXX. Aurresku Txapelketaren parte hartzaileak dira: Asier Rios (Errenteria), Irati Olaizola (Legazpi), Katerin Artola (Oiartzun), Beñat Salegi (Errenteria), Idoia Narbaiza (Legazpi), Izaro Telletxea (Oiartzun) eta Elixabet Larrañaga (Villabona).

Euskal Astearen barruko bigarren dantzarien arteko lehia, Helduen Binakako Dantza Suelto Txapelketa izango da. Datorren astelehenean (irailak 3) jokatuko da 19:00etan hasita. 16 urtetik gorako 11 bikotek parte hartuko dute; iaz Zarautzen irabazle izandako Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura) tartean izango dira.

Binakako Dantza Txapelketako parte hartzaileak dira: Ane Urruzola eta Iker Sanz (Villabona-Lezo); Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia); Idoia Besada eta Xabier Artola (Pasaia-Irura); Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi); Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia); Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia); Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Azpeitia); Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo); Maite Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia); Nagore Berrondo eta Iker Sarasua (Errezil-Azkoitia); Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara).

Parte hartzaile gehien izango duen lehia Gazteen Dantza Sueltoko Txapelketa izango da: 16 urtez azpiko hamabi bikote ariko dira nor baino nor. Datorren ostegunean (irailak 6) jokatuko da lehiaketa hori, 18:00etan hasita, Lege Zaharren enparantzan. Iazko lehiaketa Enara Arrizabalagak (Azpeitia) eta Iker Sarasuak (Azkoitia) irabazi zuten.

Bikote Gazteen Dantza Txapelketako parte hartzaileak dira: Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia); Aner Elorza eta Alaitz Elorza (Azpeitia); Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta (Azpeitia); Eki Aizpuru eta Jone Arriaran (Azpeitia); Enaitz Segurola eta Malen Arrizabalaga (Azpeitia); Endika Osa eta Danele Atxukarro (Lezo-Hondarribia); Eneko Sarasua eta June Elorza (Azkoitia-Azpeitia); Gorka Granado eta Irati Lopez (Sopela); Julen Labaka eta Ekiñe Uzkudun (Errezil); Mattin Etxebeste eta Olatz Azkue (Oiartzun-Lezo); Urko Puy eta Ane Jaunarena (Pasai Donibane- Lezo); Iker Urrestilla eta Leire Urrestilla (Azpeitia).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide