Aldapetako urbanizazio lanak direla eta, astelehen honetatik aurrera, irailak 3, San Inazio kalea eta Aldapeta bidea lotzen dituen arrapalaren hasierako zatia moztu egingo dute, Pilar Enearaino. Obrek irauten duten bitartean, Visesa enpresak, obren sustatzaileak, behin behineko eskailera batzuk jarriko ditu arrapalaren lehen zatian, San Inazio kalera iritsi ahal izateko.
Dena den, eskailera hauek irisgarritasuna bermatzen ez dutenez, udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du, jatorria edo helmuga Vista Alegre auzoa denean. Eskaileraren kasuan bezala, obrek irauten duten bitartean izango da hiribus zerbitzu berezia. Erabili nahi dutenek, gidariari eskatu beharko diote doako txartela.