'Bizitza da handiena' ekimenaren harira, irailaren 9an ogitartekoak izango dira

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 31

20:00etatik 00:00etara salduko dituzte, txosnagunean. Bildutako dirua Donostiako Herri Borroken Astean parte hartu zuten kideei jarritako isunei eta bertan atxilotutako bi zarauztarrei irekitako prozedura judizialek ekar ditzaketen gastuei aurre egiteko bideratuko da.

Hona hemen antolatzaileek zabaldutako irakurketa:

"Turismoaren Munduko Erakundeak maitzean egindako goi bilera baliatuz, herri borroken astea antolatu zuten Donostian hainbat lagunek, dozenaka eragileren babesarekin. Eraikin publiko bat okupatu eta hainbat bilkura eta ekitaldi egin zituzten, eredu kapitalista-patriarkalak eta turistifikazioak herritarrei  dakarzkigun kalteak salatzeko.

Poliziaren errepresioa izan zen beste behin erantzuna: isunak, identifikazioak eta bi zarauztarren atxiloketa, besteak beste. Protesta baketsu batentzat izugarrizko operatiboa jarri zuen Ertzaintzak, eta bertan parte hartzeagatik bortizki kolpatu eta atxilotu zituzten bi zarauztar, era guztietako agintariak Tabakaleran pintxoak jaten ari ziren bitartean. 

Irailaren 17rako zitazio bat jaso dute orain, desordena publikoa eta lesioak leporatuta. Donostian aste osoan jasotako isunei eta prozedura horrek ekar ditzakeen gastuei aurre egiteko, mariskada bat zozkatuko dugu Zarautzen, abuztuaren 15ean eta 16an. Musika plazan izango gara 12:00eatatik 21:00etara. Zozketa ostegun iluntzean egingo da Musika Plazan bertan, eta Arraio Irratiaren  bidez jakinaraziko da.

BIZITZA DA HANDIENA!".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide