Aurten ere meme lehiaketa jarri du martxan Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek, bigarrenez. Iazko arrakasta ikusita, euskararen eta Euskaraz Bizi Egunaren inguruko memeak sortu eta bidaltzeko deia egin zuten. Elkarteak orain arte jasotako meme guztiak bere Facebook kontuan argitaratu ditu. Bihar, Euskaraz Bizi Eguna, lehiaketako irabazlea erabakiko da bozkaketa bidez, herri bazkariaren ostean.