Catanyren argazkiek "oso ukitu berezia, pertsonala, dute. Natura hilak, erretratuak, biluziak, paisaiak etab. egin zituen, beti ere edertasuna bilatuz. Hartarako, hainbat teknika fotografiko erabili zituen, haien artean XIX. mendeko prozedurak (kalotipoa, heliograbatua, ikatz-platino-paladioa) eta egungo prozedurak (garraitutako polaroida edo bere azken urteetan, argazkigintza digitala)". Hau guztia aztergai izango da ostiraleko saioan.