Elkartasun Eguna antolatu dute urriaren 6rako

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 30a

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta Musika plazako herri bazkarirako txartelak salgai daude jada, 12 eurotan. Urriaren 20an Bilbon izango den 'Orain Presoak' manifestaziorako deialdia ere egin dute.

Hona hemen Elkartasun Eguneko egitaraua osorik:

EGITARAUA

  • 10:00. Joaldunak herriko kaleetan.
  • 11:00. Herrien arteko kirol lehia, Azken Portu vs Iñurritza. Lasto jasoketa, ingudia, trontza eta lokotx biltzea izango dira.
  • 13:00. Triki-bertso poteoa.
  • 14:30. Herri bazkaria, Musika plazan. Txartelak ohiko lekuetan daude salgai, 12 eurotan.
  • 16:00. Kantaldia Andoni Ollokiegirekin.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide