EAJk Zarautzen hasiko du ikasturte politikoa ostiral honetan

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 30a

Orain bi urteko ekitaldia, itsas pasealekuan

Bihar, abuztuak 31, egingo dute ikasturte hasierako ekitaldia, eta bertan izango dira Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentea, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Joakin Landa, Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidentea.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Zarautz aukeratu du EAJ alderdiak kurtso hasierako ekitaldia egiteko. Ostiral arratsaldean izango da ekitaldia malekoian, 19:30ean.

Zarauzko Uri Buru Batzarrak jeltzale guztiak gonbidatu ditu ekitaldira bertaratzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide