Slow Times taldeak kontzertua emango du larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 29a

Larunbat honetan kontzertua eskainiko du Slow Times taldeak Tivoli tabernan. 19:30etatik aurrera, Zarauzko taldearen kantuak entzungai izango dira zuzenean.

Talde gaztea da Slow Times, eta blues eta swing doinuak jotzen dituzte. Bluestock eta Pariak Bai taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute talde gaztea, besteak beste.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide