Klubeko arduradunek jakinarazi dutenez, hitzordua 19:00etan izango da, eta bertan kirolariak ez ezik, Kirolgiko ordezkariak ere izango dira.
Dena den, Amenabar Zarautzek jada aurkeztuak ditu aurtengo fitxaje nagusiak, tartean Hugo Sanchez entrenatzailea. Aialaren aurkezpenik ez dute egin, iaztik aldaketa nabarmenik ez delako egon.