Astelehena izango da Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 26a

Aurreko urteko herri bazkaria.

Ostiralean izan zen Euskal Herrian Euskarazek antolatutako herri bazkarirako sarreren salmenta. Egun hartan saldu ez zituztenak, Eguzki tabernan daude salgai.

Abuztuaren 27a, astelehena, izango da Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna. Gelditzen diren txartelak Eguzki tabernan daude eskuragarri, 12 eurotan. Irailaren 1ean da herri bazkaria, eta menua ondorengoa izango da: tomate entsalada, marmitakoa edo barazki albondigak, gazta eta irasagarra, kafea eta kopa.

Hemen, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak eta Dandak antolatutako eguneko egitaraua:

  • 10:15. Herri lasterketan izen-ematea.
  • 11:00. XXIII. Herri lasterketa.
  • 14:30. XXIII. Herri bazkaria.
  • 18:30. Kalejira DJ Bull-ekin.
  • 20:00. Txosnen irekiera
  • 23:00. Humus, Ama Rebel eta DJ Manuela Ahizpak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide