Trafiko Zuzendaritzak bere twitter kontuan adierazi duenez, bi kilometroko auto pilaketak daude Zarauzko bidesarera iritsi aurretik, Irungo norantzan. Horrez gain, Baionarako norantzan, auto pilaketa gehiago ere badaude, A-8 autobidean zehar. Trafikoaren eta errepidearen baldintzak onenak ez direnez, abiadura gutxitzeko aholkatu dute.