Abuztuaren 2an Sahara Gara Eguna antolatu zen Zarautzen, Sahararen aldeko elkartasun jaialdia, eta bertan izan ziren haur sahararrak. Saharautzek aurten haur sahararrak hartzeko familia gutxi aurkeztu direla adierazi zuen arren, "lan aparta" egin dutela gehitu du, eta eskerrak eman dizkie.