Anaitasunaren bi taldeen aurka neurtuko ditu indarrak Amenabarrek

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 22a

Aurredenboraldiarekin jarraituz, Amenabar ZKEk Iruñeko Anaitasunako bi talderen aurkako partidak izango ditu aste honetan.

Bihar, osteguna, Anaita B taldearen aurka lehiatuko da Aritzbatalde kiroldegian, eta larunbatean, berriz, elkarte bereko Asobal ligan jokatzen duen talde nagusiaren aurka izango dute norgehiagoka, kasu honetan ere, etxeko kantxan. Bi partidak 19:00etan izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide