Helduen barrakek liburuei eman diete lekukoa Munoan

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 22a

Abuztuaren 4an iritsi ziren barrakak Munoa plazara. Pasa den igandean, helduen barrakak eraman zituzten, baina haurrenak hilaren 31ra arte izango dira. Orain arteko ordutegia mantenduko da. Dena den, bihartik aurrera, liburu azoka izango da Munoan, haurren barrakekin batera. Hilaren 26ra arte iraungo du azokak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide