'Handia' filma Europako zinema sarietarako izendatu dute

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 21a

Aurreko astean, Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko Zinema Akademiak aukeratu dituen hiru filmak zeintzuk diren argitaratu zen. Tartean zegoen Handia, Todos lo saben eta Campeonesekin batera. Orain, Europako zinema sarietarako ere izendatua izan da, European Film Awards sarietarako, hain zuzen ere. Sari nagusia lortzeko, beste 48 film europarrekin lehiatuko da Handia.

Eskualdean filmatu zituzten irudi batzuk, besteak beste, Beizaman, Zestoan eta Zumaian, eta eskualde hainbat lagunek hartu du parte lan-taldean; horien artean, Goya saria jaso zuen Zarauzko bizilagun Javi Agirre argazki zuzendaria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide