Aurten, irailaren 5ean izango da Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa, Euskal Astearen barruan. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da lehiaketa, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
Soinujole eta pandero-jotzaile bikote gazteek izena eman dezakete oraindik, baina zerrenda ostiral honetan, abuztuak 24, itxiko da. Zarauzko Turismo bulegoan (Nafarroa kalea, 3) edo 943 00 51 19 telefonora deituz eman daiteke izena.