Munduko Masters Txapelketan ari dira lehiatzen Jon eta Jaizki Mendizabal

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 20a

(Zarautz Kirol Elkartea)

Hilaren 17an hasi zen halterofilia txapelketa, Hospital de Llobregaten (Herrialde Katalanak). Jaizki Mendizabal 40-45 urtera arteko kategorian ari da parte hartzen, eta Jon Mendizabal, 35-40 urtera artekoan.

Abuztuaren 17tik 25era izango da Halterofiliako Munduko Masters Txapelketa, Hospital de Llobregaten. 17an inaugurazio zeremoniarekin eman zitzaion hasiera, eta aurtengoan, 80 urtetik gorako lehiakideak ere izango dira.

Bertan bi zarauztar ari dira lehian; Jon Mendizabal eta Jaizki Mendizabal. Jaizki Mendizabal 40-45 urte bitartekoen kategorian ari da parte hartzen, eta 23an 15:00etan jokatuko du. Jon Mendizabal, berriz, 35-40 urtera artekoen kategorian sartu da. Bi entrenatzaile izango dira beraiekin; Juan Antonio Mendizabal eta Enrike Kortajarena.

Hona hemen txapelketa streaming bidez jarraitzeko esteka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide