XLI. Bilbo Hiriko bandera izan dute jokoan KAE 1eko traineruek, ligako azken jardunaldian, eta gaurkoan seigarren sailkatu da Zarauzko ontzia. Aurkari zuzena duen Pedreña bosgarren izan bada ere, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta bosgarren bukatu dute liga zarauztarrek. Banakako elorjupeko estropada izan da gaurkoa, eta Deustuk irabazi du.