Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 19a

Gaur abuztuaren 19a da, Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna, eta hori ospatzeko, ekitaldi berezia egin dute eguerdian Photomuseum Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Lehenik eta behin, aurreskua egin dute museoaren atarian, herriko txistulariek lagunduta, eta jarraian, lore eskaintza Daguerren monumentuan. Ondoren, hitzaldia eskaini du Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendari Miguel Zugaza Mirandak. Bertan izan dira, besteak beste, Photomuseumeko arduradunak –tartean, sortzailetako bat den Ramon Serras argazkilaria–, Kultura zinegotzi Nekane Iribar eta herriko zenbait argazkilari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide