Gol bateko aldearekin irabazi du Logroñok Bidasoaren aurka

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 18a

Bidasoa Irunen eta Logroño La Riojaren arteko partida, Aritzbatalden. (Aritz Mutiozabal)

Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan, Asobal ligako bi talderen arteko lagunarteko partida antolatu zuen atzo arratsalderako Zarauzko Eskubaloiak, Aritzbataldeko kantxan. Bidasoa Irunen eta Logroño La Riojaren artekoa, alegia. Partida hasi aurretik bi taldeek urteurreneko plaka bana jaso zuten bi taldeek, eskubaloi ataleko arduradun Juanan Urdangarinen eta Kirol zinegotzi Iban San Martinen eskutik

Norgehiagoka hasi bezain pronto Bidasoa jarri zen aurretik markagailuan, eta 18-15ekoarekin iritsi zen atsedenaldira. Errioxako taldeak, ordea, ongi erreakzionatu zuen bigarren zatian, eta partida berdintzea lortu zuen; taldekideen artean, Erik Balentziaga zarauztarra zegoen.

Azken ordu laurdena emozioz betea izan zen, bi aurkarien arteko lehia estua zela eta, baina azkenean Logroño nagustu zen gol bateko aldearekin, 33-34 eginez.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide