Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 17a

Photomuseumeko 25. urteurreneko ekitaldia. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan antolatu dute, eta egitarau berezia prestatu dute goizerako.

Urtero bezala, abuztuaren 19an Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna izango da. Eguna ospatzeko, egitarau berezia prestatu dute Photomuseumen, doako sarrerarekin. 11:30ean aurreskua izango da, eta 11:40ean, lore eskaintza egingo da Daguerren monumentuan. 11:45ean bertsoak abestuko dituzte, eta 12:00etan, Miguel Zugaza Mirandaren hitzaldia izango da; Fotografía y museo. Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendaria da Zugaza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide