Urtero bezala, TKE ligako estropadak jokatuko dira Zarautzen. Aurtengoan, abuztuaren 18an eta 19an izango da ekitaldia. Hori dela eta, Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean trafikoa moztuko da bi egunetan. Abuztuaren 18an, larunbatean, 17:00etatik 17:30era eta 19:30etik 20:30era itxiko da errepidea. Abuztuaren 19an, igandean, 10:30etik 11:00etara moztuko da. Egun honetan, 11:00etatik 13:30era Getariako norabidean trafikoa baimenduko da, baina Getariatik Zarautzera etortzeko Meagatik hartu beharko da desbideraketa. 13:30etik 14:30era, errepidea itxiko da berriz. Autobusei dagokienez, zerbitzuak berdin mantenduko dira.