Irudietan: Nekazaritza Ekologikoaren Azoka alde zaharrean

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 17a

Bizilurrek, Zarauzko Udalak eta Urkomek antolatutako Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoen barruan, gaur Nekazaritza Ekologikoaren Azoka izango da herrian, 10:00etatik 14:00ak arte. Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean kokatu dute.

hilaren 19an Beizaman izango du jarraipena egitarauak. Bertan, Alekara bisita eta bertako hazi ekologikoen ekoizpena antolatu dituzte, 10:00etatik 13:00ak arte. Abuztuaren 25ean, berriz, Errezilen amaituko dira jardunaldiak. Irure Txiki baserrira bisita egiteaz gain, baratzezaintza, frutazaintza eta ogigintza ekologikoa landuko dira, 10:00etatik 13:00ak arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide