Kalakan eta Duo L'incontroren kontzertua izango da igandean

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 17a

Duo L'incontroren argazkia.

Bi taldeen arteko proiektu berria eskainiko dute; Lamin. Parrokian izango da emanaldia, 20:00etan.

XXX. Udako Musikaldiaren barruan, Kalakan eta Duo L'incontroren emanaldia izango da igandean, 20:00etan, parrokian. Bi taldeek osatu berri duten proiektua eskainiko dute Zarautzen: Lamin. Bertan, Telemann, Vivaldi edo Bach autoreen piezak joko dituzte, eta Sagarra jo, Danbotxala edo Berreteretxeren kantoria bezalako euskal abestiak ere entzun ahalko dira.

Duo L'incontro bikotea Francesca Romana harpista italiarrak eta Itziar Lujanbio oboista euskaldunak osatzen dute. Musika klasikotik abiatu eta musika garaikideetatik pasatu ondoren, euskal kantu tradizionalarekin esperientzia bizi nahi izan dute. Beraz, Lamin proiektuan, talde bakoitza bestearen estiloan sartzea izan da ariketa. Honela, euskal kantuari dimentsio berri bat eman diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide