Lehen multzoan ez zuten irabazlerik izandako, parte hartzea sustatzea zuelako xede; bigarren multzoan, Elene Rezolak eta Unax Alberdi irabazi zuten, eta hirugarren multzoan, Eneida Tenak eta Muai Aranburuk. Garaileentzako oroigarriak eta opariak izan ziren, baina gainerako parte hartzaileak ere ez ziren esku hutsik geratu: opariak, izozki bat hartzeko tiketak eta gozokiak banatu zituzten antolatzaileek.