Josu Obregonek eta Daniel Oyarzabalek kontzertua emango dute gaur

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 10a

Parrokian eskainiko dute emanaldia, 22:00etan. Udako Musikaldiko bigarren kontzertua izango da.

Udako Musikaldiko egitarauaren barruan, gaur Josu Obregon txelo-jotzailearen eta Daniel Oyarzabal organo-jotzailearen kontzertua izango da. 22:00etan eskainiko dute emanaldia, Zarauzko parrokian. Autore ugariren piezak joko dituzte, hala nola, P. Tchaikovsky, M. Mussorgski edo J. Guridirenak. Bi musikariek dute nazioarteko ibilbide oparoa, eta sari asko eskuratu dituzte musika munduan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide