Minbiziaren aurkako golf txapelketa solidarioa egin dute

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 9a

Golf txapelketa solidarioko sari banaketa. (Zarauzko Udala)

23. aldiz antolatu dute elkartasun ekimena, Zarauzko establezimenduen eta udalaren parte hartzearekin. Lortutako dirua Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari (AECC) laguntzeko bideratuko da.

Urtero bezala, minbiziaren aurkako golf txapelketa antolatu dute Real Club de Golf Zarautz-en. Herriko establezimenduen elkarlanari esker, parte hartzaile guztientzat sariak egon ziren. Txapelketatik eta saldutako boletoetatik ateratako dirua Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari (AECC) bideratuko zaio, laguntza moduan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide