Gaztelekuan izango da Eriz Magoaren emanaldia

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 9a

Ostegunero bezala, aste honetan ere haurrentzako emanaldia izango da, udako programazioaren barruan. Oraingoan Eriz Magoak emango du ikuskizuna, 18:30ean. Lege Zaharren enparantzan izatea aurreikusi bazen ere, eguraldia dela eta, Gaztelekuan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide