Emaitzak: Zaporraren Oroimenezkoaren final-laurdenetako bigarren jardunaldia

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 8a

Huizi-Urruzola eta Barandiaran-Sanchez. (Utzitakoa)

Atzo euria egiten zuenez, Zinema pilotalekuan jokatu zuten Patxi Zaporraren Oroimenezko pilota txapelketako partida. Final-laurdenetako norgehiagoka bakarra izan zen, eta Huizi-Urruzola bikotea 22-20 gailendu zen Barandiaran-Sanchezen aurka. Gaur (abuztuak 8), final-laurdenetako beste kanporaketa bat jokatuko da, Jauregi-Arzelusen eta Ojuel-Esnaolaren artean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide