Joan Sebastian Elkano itsasgizona Sanlucar de Barramedan (Sevilla, Espainia) lehorreratu zen unea antzeztu zuten Getarian atzo arratsaldean. Nao Victoria ontziak portuan egin zuen geldialdia, eta bertan egin zioten ongietorria hainbat ordezkari politikok; horien artean, Jesus Arana alkarteordeak.