Zumba jaialdia antolatu dute hilaren 14rako

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 8a

Amabirjinei eta Aste Nagusiari hasiera emate aldera, abuztuaren 14rako zumba antolatu dute udaleko Jaiak eta Ekitaldiak sailak eta Kirol sailak, BPXport enpresarekin elkarlanean. Dantza gorputza mugitzeko aukera izango da, doan, malekoian (Dama parean). 17:30ean, familian gozatzeko parada izango da, eta 18:30ean, helduentzako saioari ekingo diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide