17:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai Reala-Alaves partidako sarrerak

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 7a

Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ospakizunei hasiera emateko, asteazkenean (abuztuaren 8an) Realaren eta Alavesen arteko gizonezkoen futbol partida jokatuko da Astin, 19:00etan hasita. Sarrerak futbol zelaian bertan erosi ahal izango dira, norgehiagoka hasi baino bi ordu inguru lehenago, 17:00etatik aurrera; harmailetako sarrerak 15 euro balioko du, eta sarrera orokorrak, berriz, 10 euro. 12 urte bitarteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide