Zarauzko arraunlariek jardunaldi bikoitza jokatu zuten astenburuan, Pasai Donibaneko Igartza Bandera estropadan. Larunbatean erlojupekoa izan zen, eta bosgarren postuan sailkatu zen; Lekittarra izan zen garaile. Igandean, bigarren txandan lehiatu ziren Gari Urangaren mutilak, eta bigarren bukatu zuten beren multzoan, Pedreñaren atzetik; orotara, berriz, seigarren sailkatu zen. Astillero izan zen garaile atzokoan.
KAE1 ligako sailkapen orokorrean seigarren tokian kokatu da Enbata, bosgarren jarri den Pedreñarekin berdinduta; biek ala biek 75 puntu dituzte une honetan.
Asteburu honetan jardunaldi bakarra izango dute: Astillero jokatuko da, 16:30ean hasita.