Eulenek hirugarren bukatu du taldeka Landetako Tourrean

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 6a

Grupo Eulen taldea Landetako erlojupekoan.

Lan txukuna egin du Zarauzko taldeak, eta Eneko Aramendi taldekideak bigarren bukatu du sailkapen orokorrean.

Emaitza eta sentsazio onekin itzuli da etxera Grupo Eulen txirrindulari taldea Landetako Tourretik. Banakako sailkapen orokorrean bigarren postua lortu du Eneko Aramendik –Lucien Capot izan da garaile–, eta Mikel Sarasola hamaikagarrena izan da. Taldeka, berriz, hirugarren bukatu du Eulenek.

Horrez gain, taldekako erlojupekoa irabazi zuenbigarren etapan. 21:58ko denboran osatu zuen 15,4 kilometrotako ibilbidea, bigarrena izan zen GSC Blagnac taldeari 9 segundoko aldea aterata eta hirugarren sailkatu TCC-AC4Bri, berriz, 11 segundo.

Zarauzko taldearen maillota defendatzen ondorengo txirrindulariak aritu ziren: Jokin eta Mikel Sarasola, Eneko Aramendia, Dani Viejo eta Joseba Lopez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide