Zaporraren Oroimenezko final-zortzirenetako hirugarren jardunaldiko emaitzak

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 5a

Patxi Zaporraren Oroimenezko Pilota Txapelketako final-zortzirenetako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zuten ostiral arratsaldean. Alde batetik, Huizi-Urruzolak 22-19 irabzi zuen Azketa-Goikoetxearen aurka; eta bestetik, Muguruza-Landa nagusitu ziren Arte-Elolaren aurka, 22-9koarekin. Bihar (abuztuak 6) final-laurdenetako norgehiagokekin hasiko dira, 18:00etan, Frontoi Txikin.

Asteleheneko partidak:

1- Maiz-Arkaitz Esnaola vs Solano-Iruretagoiena

2- Urmeneta-Elizegi vs. Muguruza-Landa

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide